Gaztea

Lasterketa

Fany Niso eta Asier Mentxaka garaile, Gaztea BigKarting Racen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aipatzekoa da, halaber, Oihan Vegak sekulako giroa sortu zuela igandean Gasteizen egindako finalean.

Giro aparta eta punta-puntako pilotuak izan ziren nagusi igandean Gasteizko BigKarting Outdoor Gorbeia Zirkuituan egindako finalean. Emakumeezkoen kategorian, Fany Niso izan zen garaile, eta Laura Alava eta June Urain geratu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.

Gizonezkoen sailean, berriz, Asier Mentxakak irabazi zuen lasterketa, eta haren atzetik sailkatu ziren Diego Gil eta Markel Izagirre.

Gaztea BigKarting Race txapelketak, gainera, Coemak taldearen ikuskizuna eta Fernando Navaridasen erakusketa hartu zituen.

Aipatzekoa da, halaber, Oihan Vega arduratu zela ekitaldian musika jartzeaz.