Gaztea

Durangoko Azoka 2016

Zabalik dago Kameratoiaren 12. edizioan izena emateko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 3an ezagutuko dute parte-hartzaileek aurtengo Kameratoiaren gaia, eta 50 ordu izango dituzte lanak aurkezteko.

Durangoko Azokako antolatzaileak azken zertzeladak ematen dabiltza euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenaren 51. edizioari. Bien bitartean, Kameratoia Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen XI. Rallyan izena emateko epea zabalik da dagoeneko (azaroaren 24ra arte). Izan ere, abenduaren 3etik 6ra Irudienak gazteen ekoizpen artistikoen plaza bihurtuko da.

Hala, parte-hartzaileek 50 ordu izango dituzte lanak aurkezteko. Ohi bezala, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta Azokaren mende erdiari egin beharko diote keinu parte hartzen duten lan guztiek.

Gaiari dagokionez, abenduaren 3an izango dute horren berri parte-hartzaileek, baita lan ekoizpen horiek izan behar dituzten ezaugarrien berri ere. Behin gaia ezagututa, film laburrak ekoizten hasiko dira, eta abenduaren 5era (12:00ak arte) arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Esan bezala, azaroaren 29ra arte zabalik egongo da izena emateko epea (www.kameratoia.com) webgunean.

Sariak

Sarien banaketa abenduaren 6an izango da Irudienean (Durangoko Zugaza zineman). Bertan, lan guztien emanaldia eskainiko da, eta epaileek erabakiko dute zeintzuk diren hiru lan onenak.

Aurten 2.600 euro banatuko dira hiru talde onenen artean eta, publikoaren sariaz gain, izango da besterik “kameratoilarien” alde basatia pizteko.

asatia pizteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Durangoko Azoka