Gaztea
Manikien erronka
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Zurutuza, Bardaji, Juanmi, Gaztañaga, Concha, Yuri eta Markel Bergara dira "manikien erronkan" parte hartu dutenak.
Aste honetan euskal taldeek ez dute liga jardunaldirik izango, eta geldialdi hori adierazteko, Realeko jokalariek bat egin dute moda-modan dagoen 'Mannequin Challenge' (manikiaren erronka) fenomenoarekin.
Sare sozialen bidez zabaldutako bideoan, besteak beste, Zurutuza, Bardaji, Juanmi, Gaztañaga, Concha, Yuri eta Markel Bergara azaltzen dira; guztiak, "izoztuta".
Ez da erronka horretan parte hartzen duen lehenengo futbol taldea, eta kirol mundura ez ezik, beste hainbat esparrutara ere zabaldu da fenomenoa.
Bart, adibidez, 'Gaztea Box' eta 'Dida' saioetako esatarien 'Mannequin Challengea' erakutsi genizuen; zein baino zein dibertigarriagoa.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.