00:01

Gaztea

Erronka

Bukatu da 'Mannequin Challenge' lehiaketara bideoak bidaltzeko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kamera aurrean izoztuta geratzeak saria du. Bideoak jasota, abenduaren 2an emango dugu irabazlearen berri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Interneten bolo-bolo dabilen 'Mannequin Challenge' fenomenoa Gazteako entzule eta irakurleengana ere iritsi da jada. Duela egun batzuk ikusi genituen 'Dida' eta 'Gaztea Box' saioko esatariak manikiaren erronkan parte hartzen, eta orain zuengana zabaldu nahi dugu 'Mannequin Challenge' izenarekin ezagutzen dena.

Horretarako, lehiaketa abiatu dugu, eta 500 euroko saria banatuko dugu mugitzen ari den kamera baten aurrean manikiarena egiten duzuen guztion artean.

Orain arte, futbolariak, NBAko jokalariak eta politikariak ikusi ditugu "izoztuta", fenomeno berri honi esker. Musikaren mundura ere zabaldu da, eta, besteak beste, Adelek, Jason Derulok eta Bon Jovik hartu dute parte. Dena den, orain zuen txanda da!

Datak

Azaroaren 15etik 30era egon da zabalik bideoak bidaltzeko epea, eta abenduaren 2an iragarriko dugu irabazlearen izena, 'Gaztea Box' saioan.

Parte hartzeko baldintzak

Nagusiki, baldintza bakarra bete behar dute parte-hartzaileek: kamera mugimenduan dagoela, manikiak izango balira bezala agertzea.

Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta adingabea bazara, guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.

Bideoak orrialde honetan azaltzen den formularioaren bidez igo beharko dituzue.

Saria

Gazteako epaimahaiak aukeratuko du bideo onena, eta horrentzat izango dira 500 euroak.

ira 500 euroak.

ira 500 euroak.

ira 500 euroak.

ira 500 euroak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean