Gaztea
'Intimissimi'
'Dida'-ko "Intimissimi" tarteak Oinatz Bengoetxea pilotaria biluztu du. Datorren astean Lau t'erdiko finala jokatuko du leitzarrak, baina aurretik hamar galdera "arriskutsu" egin dizkio Jon Gotzonek.
Oinatz Bengoetxea
Ametsei buruz hitz egin du lehenik eta behin, eta Lau t'erdiko txapela lortzea da orain Oinatzen helburua. Seguruenik beteko ez den amets bat ere badu buruan bueltaka: Kachenjunga igotzea.
Jatekoari buruz galdetuta, esan du ez dituela gozokiak gustuko, bai, ordea, txokolatea. Edariekin, aldiz, konformistagoa da, garagardoa eta kalimotxoa biak ala biak atsegin dituelako.
Musika kontuetan denetarik entzuten du, baina nagusiki Pirritx eta Porrotxek agintzen dute Bengoetxearen autoan. Pilotariak ez du zehaztu zein den gaur egun duen autoa, baina oso argi utzi du maite dituela lau gurpildun ibilgailuak. Izan ere, 10.000 milioi eurorekin hamar auto erosiko lituzkela azpimarratu du.
Urduri erantzun du Jon Gotzonen galdeketa. Adibidez, sexu bereko norbaitekin oheratzekotan nor aukeratuko lukeen galdetu diotenean adierazi du ez duela halakorik planteatzen.
Bukatzeko, ausart erakutsi du bere burua Oinatzek, ezeri beldurrik ez diola nabarmendu duelako. Inbidia, aitzitik, gauza bakarrari dio: auto on bati.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.