14:14

Gaztea

Larunbatean, Bilbon

DigiPenek animaziozko film labur onenekin jantziko du Zinebi jaialdia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 19an nazioartean saritutako hainbat film labur erakutsiko dituzte Bilbon. Hilaren 24an, berriz, Arpeggio proiektua aurkeztuko du DigiPenek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

DigiPen Institute of Technology bideo-jokoaren unibertsitateak bertako ikasleek egindako film laburren erakusketa egingo du, Zinebi jaialdiaren 58. edizioaren baitan. Plater nagusi bezala, Arte Ederretako ikasleek ikasturte bukaeran egindako Arpeggio proiektua aurkeztuko du DigiPenek. Hain zuzen ere, arte digitalean eta hiru dimentsioen munduan espezializatutako ikasleek egin dute bost minutuko iraupena duen film labur hori, eta azaroaren 24an erakutsiko dute, Azkuna Zentroan, 17:30etik aurrera.

Aurretik, azaroaren 19an, 18:00etan, nazioartean saritutako hainbat film labur erakutsiko dituzte Bilboko BBK aretoan. Hauek:

Deadly Delivery (Xabier España)

Rea (Adriana Urigüen)

Mo (Danel Iriarte)

Level 1457 Last (Xabier Urrutia)

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena