13:50

Gaztea

Irailaren 30era arte, zabalik

Durangoko Azokak erakusmahaiak alokatzeko epea ireki du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 30era arte egongo da zabalik eskaria egiteko epea. Aurten ikasle eguna abenduaren 7an izango da, eta irailaren 19tik aurrera eman ahal izango dute izena ikastetxeek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Abian dira dagoeneko Durangoko Azokaren 52. edizioa prestatzeko lanak. Iragan astean eman zuten jakitera urriaren 4tik aurrera izango dutela musikari eta idazleek Ahotsenean izena emateko aukera, eta gaur bertan ireki dute erakusmahaiak alokatzeko epea. Hala, argitaletxeek, diskoetxeek, elkarteek, erakundeek, banatzaileek eta autoekoizleek gorde ahal izango dute lekua bertan, www.durangokoazoka.eus atarian eskaria eginda.

Dakizuenez, abenduaren 6tik 10era egingo dute aurtengo edizioa. Horrenbestez, hirugarren urtez jarraian, bost egun iraungo du musika eta literatura ardatz dituen euskal azoka ezagunenak.

Aukera ezberdinak

Erakusmahaia alokatzerakoan, aukera ezberdinak izango ditu bere produktuak Azokan erakutsi nahi dituenak. Adibidez, mahai osoa edo erdia aloka dezake, edota hainbat partaideren artean hartu.

Durangaldeko argitalpenak

Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokan beren produktuak inolako kosturik gabe erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei.

Ikasle Eguna

Ikastetxeek abenduaren 7an bisitatuko dute Landako gunea. Interesa dutenek izena eman beharko dute lehenago, eta irailaren 19tik aurrera izango dute horretarako aukera.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean