12:18

Gaztea

Saio berriak

Dj Tiesto eta Nicky Romero, Gaztea Irratian musika jartzen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiral eta larunbatetan musika dantzagarriak aginduko du Gaztea Irratian, 'Protocole' eta 'Club Life' saioei esker.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaurkotasunak agintzen du Gaztea Irratian, horregatik, musika berriena gure entzuleengana bideratzeko asmoarekin, luxuzko bi musikariren saioak estreinatuko ditugu aste honetan.

Hasteko, 'Protocol' saioa gidatuko du Nicky Romerok ostiralero, 23:00etatik aurrera. Herbeheretan jaioa, house musikaren erregeetako bat da bera.

nicky romero

Romeroren saioa, ostera, ez da Gaztearen estreinaldi bakarra. Izan ere, bihartik aurrera 'Club Life' saioa iritsiko da irratira, Dj Tiestoren eskutik. Garai guztietako disko-jartzaile garrantzitsuenetakoak punta-puntako dance musikaz jantziko du Gaztea Irratia, larunbatero, 22:00etatik 00:00etara.

Dantza egiteko aukera paregabea izango duzue, beraz, asteburuetan Gaztea piztuz gero!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean