13:17

Gaztea

Urriaren 31n, saio berezia

Halloween saio berezia egingo du 'Dida'k bihar

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urriaren 31n pailazoz mozorrotuko dira 'Dida' saioko bost aurkezleak, eta Miramongo estudioetan gertatzen den guztia streaming bidez ikusteko aukera izango dute entzuleek.

  • Halloween
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Geroz eta gutxiago falta da Halloween festa iristeko, eta, urtero bezala, Gaztea Irratiko 'Dida' saioak ere ospatuko du egun hori. 08:00ak jota ekingo diote sorginak edota defuntuak omentzen dituen festari, baina 'Dida'-ko aurkezleak ukitu alaiagoa emango diote goizari, pailazoz mozorrotuko baitira.

It pailazoa izatea egokitu zaio Anttoni oraingo honetan, eta Telleria anaia gazteenaren bertsio "zuhurra" izango da Jon Gotzon: Do It Yourself pailazoa. Bestalde, Txirri, Mirri eta Txiribitonen paperean sartuko dira, Julen, Edurne eta Ainhoa, hurrenez hurren.

Hori, ostera, ez da 'Dida' saio bereziak izango duen osagarri bakarra. Izan ere, beldurrezko ipuinak entzungo dira estudioan, Iker Laurobak, Nekane Peñagarikanok eta Arantxa Iturbek, Fermin Etxegoienek eta Toti Martinez de Lezeak kontatuta.

Gainera, Miramongo estudioetan gertatzen den guztia streaming bidez ikusteko aukera izango duzue Gaztearen webgunean.

Gazteak ere Halloween ospatuko du!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean