10:13

Gaztea

14 eta 18 urte bitartekoentzat

Igande honetan hartuko du Donostiak 'Behobia Gaztea' lasterketa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 12an egingo dugu 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lasterketa Donostian. Korrikaldiaren distantzia 4,4 kilometrokoa izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igande honetan egingo dute aurten 'Behobia-Donostia', eta Gazteak ez du lasterketa garrantzitsu horretan hutsik egin nahi. Hori horrela, aurreko urteetan bezala, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako korrikaldia antolatuko dugu, alegia, 'Behobia-Donostia' eta 'Behobia Txiki' probetan parte hartu ezin dutenei zabalduko diegu aukera.

Hala, 4,4 kilometroko distantzia egin beharko dute adin-tarte horretan sartzen direnek, Herrerako biribilgunetik hasi eta Boulevarderainoko bidea, hain zuzen. Lasterketa 09:30ean hasiko da.

Sailkapenari dagokionez, hiru mailatan banatuko dugu: lehenengoa, kadeteen taldea, 2003an jaiotakoak; bigarrena, jubenilak, 2001 eta 2002. urteetan jaiotakoak; eta hirugarrenean, juniorrak, 1999 eta 2000. urteetakoak.

Garraioa

Euskotrenek eta Renfek tren zerbitzua indartuko dute Herrerako geltokietara. Ibilgailu partikularrek ez dute han sartzeko baimenik izango.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean