09:40

Gaztea

Abenduak 7

Ikasleen elkargune izango da Sormenaren Lurraldea bigarren egun honetan

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Ahotseneako egitaraua ere beteta dator gaurkoan. Musikaren alorrean, adibidez, Katez, Aneguria eta En Tol Sarmientoren emanaldiek girotuko dute karpa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lehenengo egunean igarotakoak atzean utzi eta Ikasleen Egunean jarri du arreta Durangoko Azokaren 52. edizioak. Bigarren egun honi adarretatik eusteko, Durango bustiko duten solasaldiak, kontzertuak, mahai-inguruak, aurkezpenak, antzezlanak zein tailerrak gidatzen ibiliko dira gaurkoan ere antolatzaileak, baina, batik bat, gaztetxoen begiradak berenganatzen saiatuko dira.

Ikastetxe ezberdinetatik heldutako haurrek Landako bisitatuko dute, euskal kulturaren oparotasuna hurbiletik bizitze aldera. Horretarako, marrazki bizidunekin eta bikoizketarekin lotutako tailerrak egingo dituzte Irudienean, eta Kabi@n Android sistema eragilearentzako aplikazioak nola egin azalduko dute zenbait adituk.

Ahotseneako egitaraua ere beteta dator gaurkoan. Literaturari eskainitako tartean, nabarmentzeko modukoak dira Anjel Lertxundiren, Jon Maiaren eta Julen Garateren berbaldiak. Musikaren alorrean, berriz, besteak beste, Katez, Aneguria eta En Tol Sarmientoren emanaldiek girotuko dute karpa.

Gainera, eguneko hitzordu jendetsuenetakoa izango da, seguru asko, Arkada Social taldeak Plateruena Kafe Antzokian emango duen zuzenekoa. Hogei urte bete dituela ospatzeko, euskara hutsean egindako lehenengo diskoa aurkeztuko du Arrasateko taldeak Durangon.

 

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean