13:17

Gaztea

Abenduaren 15ean, BBK Aretoan

Ostiralean Athleticen eta Realaren arteko Bertso Derbia hartuko du Bilbok

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Hamargarren edizio hau 13 eta 14 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Horregatik, ostiralean BBK Aretoan egon nahi duten ikastetxeek Athletic Club Fundazioari eskatu beharko dizkiete gonbidapenak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

San Mames futbol-zelaiak Athleticen eta Realaren arteko norgehiagoka hartuko du larunbatean. Aurretik, abenduaren 15ean, 11:00etan, Bertso Derbia egingo dute Bilboko BBK Aretoan. Hamargarren edizio hau gazteei eta ikastetxeei zuzenduta egongo da. Hala, Oihana Bartrak, Onintza Enbeitak eta Jon Maiak talde bizkaitarra defendatuko dute. Amets Arzallusek, Oihana Iguaranek eta Agin Laburuk, berriz, txuri-urdinen alde egingo dute.

Esan bezala, ikastetxeek soilik izango dute Bertso Derbia zuzenean ikusteko aukera. Horretarako, 13 eta 14 urteko ikasleen gelek fundazioa@athletic-club.eus helbidean edo 94 661 20 04 telefono zenbakian eskatu beharko dituzte gonbidapenak.

Ordubete inguruko saioa izango da, gai dibertigarriak eta dinamikoak ardatz hartuta. Futbola eta bertsolaritza, beraz, Bilbon uztartuko dira ostiral honetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena