Gaztea

Finala

DJ Lehiaketaren finalean lehiatuko diren lau finalistak ezagutu ditugu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Egoitz Polas izan da, 212 punturekin, edizio honetan Entzuleen Saria jaso duen disko-jartzailea. Berorrekin batera lehiatuko dira epaimahaikideek hautatutako Easyer, Skinny Curtis eta Sac Barrios.

Gaztearen DJ Lehiaketa bukaerara iristen ari da. Gaur zortzi abiatu genuen bozketa fasea, eta astebetez botoak jaso eta jaso egon ostean, dagoeneko badugu Entzuleen Saria eskuratu duen disko-jartzailearen izena. Egoitz Polas disko-jartzaileak jaso du entzuleen babesik handiena, 212 boto lortu baititu. DJ Cannyn geratu da bigarren, 168 botorekin, eta DJ MiniAnn izan da hirugarren, 84 botorekin.

Lehenengo sailkatuak lortu du finalerako txartela, eta epaimahaiak aukeratutako beste hiru artista lehiatuko dira horrekin batera: Easyer, Skinny Curtis eta Sac Barrios.

Finala

Donostiako Dabadaban egingo dugu finala, ekainaren 22an.

Sariak

Epaimahaiaren Sariak 1.000 euro emango ditu eskudirutan eta 500 euro materialean, eta Entzuleen Saria irabazi duenak 500 euro eraman ditu eskudirutan eta beste hainbeste jaso du materialean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea