Gaztea

XVII. edizioa

31.000 pertsona baino gehiago izan dira Azkena Rock jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Hurrengo edizioa 2019ko ekainaren 21ean eta 22an izango da, eta Wilco talde amerikarraz gozatzeko aukera izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.

0:10
Azkena Rock Festival

Gasteizen Azkena Rock jaialdiaren 2018ko edizioan 31.250 pertsona izan dira, antolatzaileek igande honetan adierazi dutenez.

Ostiralean Mendizabalako kontzertu esparruan 15.050 rockzale bildu ziren, eta, larunbatean, 16.200.

Guztira 36 talde izan dira Arabako hiriburuan zabaldu diren agertokietan, bi egunetan. Van Morrisonek eta Joan Jeet & The Blackheartsek eskaini dituzte kontzertu nagusienak.

Hurrengo edizioa 2019ko ekainaren 21ean eta 22an izango da, eta Wilco talde amerikarraz gozatzeko aukera izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.