12:31

Gaztea

Abenduaren 6tik 9ra

Durangoko Azoka bertatik bertara jarraituko dugu Gaztean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Julen Idigorasek eta Izaro Andresek saio berezia egingo dute ostiralean Durangotik. Horrez gain, Ahotseneako kontzertuak streaming bidez eskainiko ditugu eitb.eus-en.

  • Julen Idigoras eta Izaro Andres

    Julen Idigoras eta Izaro Andres

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gazteak hurbiletik eta zuzen-zuzenean jarraituko du Durangoko Azokaren 53. edizioa.

Batetik, Azokako giroaren berri emango digu egunero Irati Elizaldek Landako gunetik. Hala, zuzeneko konexioak egingo ditu egun osoan zehar, bisitarien lekukotzak emateaz gain, gonbidatu bereziekin hitz egiteko.

Bestetik, ostiralean, 'B Aldea' berezia prestatu dute Julen Idigorasek eta Izaro Andresek. Hori dela eta, talde ugari elkarrizketatuko dituzte 19:00etan hasi eta 20:00ak arte: Gatibu, Izaki Gardenak, Aneguria, Nogen, Iker Lauroba, Xabi Bandini eta beste hainbat.

Ahotseneako kontzertuak streaming bidez eitb.eus-en

Era berean, Ahotsenea guneko emanaldiak zuzenean ikusteko aukera eskainiko dugu eitb.eus atarian. 70 musikari eta musika talde igoko dira agertokietara: Gatibu, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi, Leihotik, eta beste hainbat.

Plateruenan ere izango da zer entzun egunotan. Aurreikusitako kontzertuen artean, Modus Operandiren zuzenekoa eskainiko dugu streaming bidez.

 

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean