07:49

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Nøgenen 'Ez da Ondo Aterako', Top Gaztearen lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Twenty One Pilots dago bigarren, 'My Blood' kantuarekin, eta Rosaliak bi postu egin du behera, baina podiumean jarraitzen du, 'Pienso en tu Mirá' lanarekin.

  • Nøgen, Ahotsenean

    Nøgen, Ahotsenean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nøgen taldearen "Ez da Ondo Aterako" kanta arrakastatsu sartu da Top Gaztearen zerrendan. Denbora gutxian egin du gora, entzuleen botoei esker, eta aste honetan iritsi da gorenera. Twenty One Pilots dago bigarren, "My Blood" abestiarekin, eta Rosaliak bi postu egin du behera, baina podiumean dago oraindik, "Pienso en tu Mirá" lanarekin.

Ondoren, Ariana Grandek nabarmen egin du gora, hamargarrenetik laugarrenera iritsi baita "Thank U, Next". Huntzaren "Lasai, Lasai" dago bosgarren postuan, eta Ava Maxek seigarrenari eutsi dio beste aste batez, "Sweet But Psycho" melodiari esker. Jarraian, Gatiburen Azken Indioak disko berriko "Salto" jarri da zazpigarren, eta Lady Gaga eta Bradley Cooperren "Shallow", zortzigarren.

Dua Lipak postu bat egin du behera, Top 10 zerrendaren bederatzigarrenera, "Kiss and Make Up" abestiarekin. Azkenik, Izaki Gardenaken disko berriko "Dena Oskol" dugu, hamargarrenean.

1.- NØGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

2.- TWENTY ONE PILOTS: My Blood

3.- ROSALIA: Pienso en tu Mirá

4.- ARIANA GRANDE: Thank U, Next

5.- HUNTZA: Lasai, Lasai

6.- AVA MAX: Sweet But Psycho

7.- GATIBU: Salto

8.- LADY GAGA / BRADLEY COOPER: Shallow

9.- DUA LIPA: Kiss and Make Up

10.- IZAKI GARDENAK: Dena Oskol

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean