Gaztea

Aste honetako sailkapena

Huntzaren 'Lasai, Lasai', Top Gaztearen gorenean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Ariana Granderen 'Thank U, Next' asteko hiru kanta bozkatuenen artean sailkatu da, eta Nøgen taldearen 'Ez da Ondo Aterako' abestiak hirugarrenera egin du behera.

Huntza taldearen "Lasai, Lasai" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen postua, entzuleen botoei esker. Bigarren tokia Ariana Grande eta bere "Thank U, Next" arrakastarentzat izan da. Nøgenen "Ez da Ondo Aterako" kanta, berriz, hirugarren dago orain, postu bat behera egin ostean.

Ava Maxen "Sweet But Psycho" dago laugarren; Gatiburen Azken Indioak disko berriko "Salto" bosgarren, eta Twenty One Pilotsen "My Blood", seigarren.

Ondoren, Esne Beltzaren "Argitzeraino" kantak gora egiten jarraitzen du astez aste, eta zortzigarren tokian dago. Dua Liparen "Kiss and Make Up" aurkituko dugu bederatzigarren postuan. Azkenik, hamar abesti bozkatuenetan azkena Rosaliaren "Pienso en tu Mira" dago.

1.- HUNTZA: Lasai, Lasai

2.- ARIANA GRANDE: Thank U, Next

3.- NØGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

4.- AVA MAX: Sweet But Psycho

5.- GATIBU: Salto

6.- TWENTY ONE PILOTS: My Blood

7.- ESNE BELTZA: Argitzeraino

8.- DUA LIPA: Kiss and Make Up

9.- IZAKI GARDENAK: Dena Oskol

10.- ROSALIA: Pienso en tu Mirá

Zerrenda osoa, hemen.