07:34

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Huntzaren 'Lasai, Lasai' abestiak Top Gaztearen lehen postuan hasi du urtea

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Ariana Granderen 'Thank U, Next' kantak jarraitzen du bigarren, eta Gatiburen 'Salto' abestia dago hirugarren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Huntza taldearen "Lasai, Lasai" abestiak Top Gaztea zerrendaren lehen tokian ekin dio 2019ari, entzuleen botoei esker. Bigarren tokian, Ariana Granderen "Thank U, Next" lan arrakastatsua dago, beste aste batez, eta Gatiburen Azken Indioak disko berriko "Salto" jarri da hirugarren tokian, bosgarrenetik bi postu gora egin eta gero.

Ondoren, Ava Maxen "Sweet But Psycho" dago laugarren; Nøgenen "Ez da Ondo Aterako" kanta, berriz, bosgarren dago orain, bi postu behera egin ostean.

Jarraian, Dua Liparen "Kiss and Make Up" dugu seigarren postuan; Zara Larssonen "Ruin My Life" abestiak nabarmen egin du gora, hamalaugarrenetik zazpigarrenera; Olatz Salvador ere 'Top 10'ean kokatu da aste honetan, zortzigarren; Post Malonek eta Swae Leek egin dute zerrendako gorakada esanguratsuenetakoa, "Sunflower"en doinuan, bederatzigarrenera jauzi eginda; eta, azkenik, hamar abesti bozkatuenetan azkena Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" da.

1.- HUNTZA: Lasai, Lasai

2.- ARIANA GRANDE: Thank U, Next

3.- GATIBU: Salto

4.- AVA MAX: Sweet But Psycho

5.- NØGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

6.- DUA LIPA: Kiss and Make Up

7.- ZARA LARSSON: Ruin My Life

8.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak

9.- POST MALONE ft SWAE LEE: Sunflower

10.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean