08:05

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Gatiburen 'Salto' iritsi da aste honetan Top Gaztea zerrendaren gorenera

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Carolina Durantek Amaia Romerorekin egindako kolaborazioa ('Perdona') dago bigarren. Ondoren, Ava Maxen 'Sweet But Psycho' kantak jarraitzen du hirugarren beste aste batez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bideoak (1)

Azken aste hauetan gora egin ostean, Gatiburen Azken Indioak disko berriko "Salto" jarri da Top Gaztea zerrendaren lehen tokian. Amaia Romerok Carolina Durantekoekin egindako kolaborazioari dagokio bigarren postua: "Perdona" (Ahora sí que sí), eta Ava Maxen "Sweet But Psycho"k osatuko du podiuma.

Ariana Granderen "Thank U, Next" abestia laugarren dago, lehen postua galduta. Olatz Salvadorren "Lokarriak" melodiak gorakada nabarmena egin du, hamaikagarrenetik bosgarrenera.

Jarraian, Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" kanta dago seigarren; Huntza taldearen "Lasai, Lasai" arrakastak hiru postuegin du behera, laugarrenetik zazpigarrenera.

Asteko beste gorakada esanguratsuenetakoa egin du Halseyren "Without Me" kantak, zortzigarren jarri baita. Nøgenen eta La M.O.D.Aren "Ez da Ondo Aterako" bederatzigarren. Azkenik, Lukas Grahamen "Love Someone" sartu da hamar abesti bozkatuenen zerrendan.

1.-GATIBU: Salto

2.- CAROLINA DURANTE ft. AMAIA: Perdona (Ahora sí que sí)

3.- AVA MAX: Sweet But Psycho

4.- ARIANA GRANDE: Thank U, Next

5.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak

6.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

7.- HUNTZA: Lasai, Lasai

8.- HALSEY: Without Me

9.- NØGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

10.-LUKAS GRAHAM: Love Someone

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean