09:12

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Carolina Durante eta Amaia Romeroren 'Perdona', Top zerrendaren lehen postuan

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Gatiburen 'Salto' abestiak lehen postua galdu du eta bigarren kokatu da aste honetan; hirugarren, berriz, Ava Maxen 'Sweet But Psycho' dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Amaia Romerok Carolina Durante taldearekin egindako kolaborazioak ("Perdona") hartu dio lekukoa Gatiburen "Salto" abestiari, bizkaitarren kantak bigarren postura egin baitu behera, eta Ava Maxen "Sweet But Psycho"k osatuko du podiuma, beste aste batez.

Olatz Salvadorren "Lokarriak" melodiak gora begira jarraitzen du, bosgarrenetik laugarrenera igo baita, entzuleen botoei esker. Jarraian, Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" kanta dago bosgarren, eta Halseyren "Without Me", seigarren.

Huntza taldearen "Lasai, Lasai" arrakastak zazpigarren jarraitzen du aste honetan ere. Lukas Grahamen "Love Someone" kantuak bi postu egin ditu gora, zortzigarren baitago, eta Nøgenen eta La M.O.D.A.-ren "Ez da Ondo Aterako" bederatzigarren lekuan ikusiko dugu.

Azkenik, eta asteko gorakada nabarmenetako baten ondorioz, Panic At The Discoren "High Hopes" sartu da Top zerrendako 10. postuan.

1.- CAROLINA DURANTE ft. AMAIA: Perdona (Ahora sí que sí)

2.- GATIBU: Salto

3.- AVA MAX: Sweet But Psycho

4.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak

5.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

6.- HALSEY: Without Me

7.- HUNTZA: Lasai, Lasai

8.-LUKAS GRAHAM:Love Someone

9.- NØGEN ft LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

10.-PANIC AT THE DISCO: High Hopes

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean