08:33

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Carolina Durante eta Amaia Romeroren 'Perdona', Top zerrendaren gorenean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Gatiburen 'Salto' abestiak bigarren postua galdu du eta hirugarren kokatu da aste honetan; bigarren, berriz, Ava Maxen 'Sweet But Psycho' dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Amaia Romerok Carolina Durante taldearekin egindako kolaborazioak ("Perdona") jarraitzen du beste aste batez lehen postuan. Ava Maxen "Sweet But Psycho" dago bigarren, eta Gatiburen "Salto" hirugarren, bigarrenetik behera egin ostean.

Olatz Salvadorren "Lokarriak" melodiak tinko eutsi dio laugarrenari, entzuleen botoei esker. Gauza bera gertatu zaio Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" kantari, bosgarren tokian mantendu baita.

Joan den astean Top 10ean sartu eta gero, Panic At The Discoren "High Hopes" kantak nabarmen egin du gora, hamargarrenetik seigarrenera.

Lukas Grahamen "Love Someone" kantuak beste postu bat egin du gora, zazpigarrenera; Huntza taldearen "Lasai, Lasai" arrakastak, berriz, zortzigarrenera egin du behera.

Aipatzekoa da, halaber, asteko gorakada esanguratsuena; izan ere, David Guetta, Bebe Rexha eta J Balvin indartsu sartu dira abesti bozkatuenen zerrendan, "Say My Name" abestiarekin.

Azkenik, Nøgenen eta La M.O.D.A.-ren "Ez da Ondo Aterako" hamargarren lekuan ikusiko dugu.

1.- CAROLINA DURANTE ft. AMAIA: Perdona (Ahora sí que sí)

2.- AVA MAX: Sweet But Psycho

3.- GATIBU: Salto

4.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak

5.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

6.- PANIC AT THE DISCO: High Hopes

7.- LUKAS GRAHAM: Love Someone

8.- HUNTZA: Lasai, Lasai

9.- DAVID GUETTA, BEBE REXHA & J BALVIN: Say My Name

10.-NØGEN ft. LA M.O.D.A.: Ez da Ondo Aterako

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena