06:30

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Ava Maxen 'Sweet But Psycho', Top Gaztea zerrendaren lehen tokian, bigarren astez

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren postua Olatz Salvadorren Lokarriak abestiarentzat da aste honetan; hirugarren, berriz, Mark Ronson eta Miley Cyrusen 'Nothing Breaks Like a Heart' dago.

  • Ava Max: ''Sweet But Psycho''

    Ava Max: "Sweet But Psycho"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetan, Ava Maxen "Sweet But Psycho" abestia iritsi da Top Gaztea zerrendaren gorenera. Olatz Salvadorren "Lokarriak" melodia bigarrenen kokatu da, entzuleen botoei esker. Miley Cyrusen eta Mark Ronsonen "Nothing Breaks Like a Heart" kanta aurkituko dugu hirugarren postuan. Amaia Romerok Carolina Durante taldearekin egindako kolaborazioak, bere aldetik, ("Perdona") laugarren postura egin du behera.

Ondoren, Ariana Granderen "7 Rings" kantak gorakada nabarmena izan du, hamaikagarrenetik bosgarrenera jauzi eginda. Lola Indigo eta Mala Rodriguez daude seigarren, "Mujer Bruja"ren erritmoan. Lukas Grahamen "Love Someone" kantuak, bere aldetik, zazpigarrenari eutsi dio beste aste batez. Zortzigarren lekuan, Yo Ciervokoak daude, "Mundu honetan" proposamenarekin. 

Horrez gain, David Guettak, Bebe Rexhak eta J Balvinek postu bat egin dute behera, "Say My Name" doinuarekin. Azkenik, Gatibu taldearen "Salto"k itxiko du zerrenda.

1.- AVA MAX: Sweet But Psycho

2.- OLATZ SALVADOR: Lokarriak

3.- MARK RONSON & MILEY CYRUS: Nothing Breaks Like a Heart

4.- CAROLINA DURANTE ft. AMAIA: Perdona (Ahora sí que sí) 

5.- ARIANA GRANDE: 7 Rings

6.- LOLA INDIGO & MALA RODRIGUEZ: Mujer Bruja

7.- LUKAS GRAHAM: Love Someone

8.- YO CIERVO: Mundu honetan

9.- DAVID GUETTA, BEBE REXHA & J BALVIN: Say My Name

10.- GATIBU: Salto

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena