Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Sua taldearen 'Zapatu gaua' dago bigarren, eta Billie Eilishen 'Bad Guy' kantuak hirugarrenera egin du behera lehen postutik.
Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares" abesti dantzagarriak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen tokia. Beste aste batez gora egin ostean, Sua taldeko "Zapatu Gaua" abestiarentzat da bigarren postua. Billie Eilishen "Bad Guy"k lau aste egin ditu gorenean, baina aste honetan hirugarren geratu da.
Lil Nasek eta Billly Ray Cyrusek laugarren postuari eutsi diote, "Old Town Road" proposamenarekin. Asteko igoera nabarmenena Ed Sheeranek eta Justin Bieberrek egindako kolaborazioari dagokio: "I Don't Care". Ondoren, entzuleen botoek seigarren ipini dute Aviciiren eta Aloe Blaccen "SOS". Zazpigarrenera iritsi da, bere aldetik, Amaiaren "El Relámpago".
Taylor Swift eta Brandon Urie daude zortzigarren, bigarren astez jarraian, "Me" kantuarekin. Bederatzigarren lekura gora egin du Berri Txarraken "Zaldi Zauritua"k eta hamargarrenera jaitsi da Xatiroren "Como Deadpool".
1.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares
2.- SUA: Zapatu gaua
3.- BILLIE EILISH: Bad Guy
4.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)
5.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care
6.- AVICII ft. ALOE BLACC: SOS
7.- AMAIA: El Relámpago
8.- TAYLOR SWIFT ft. BRANDON URIE: Me
9.- BERRI TXARRAK: Zaldi Zauritua
10.- XATIRO: Como Deadpool
Zerrenda osoa, hemen.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.