06:39

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Sua taldearen 'Zapatu gaua' Top Gaztea zerrendaren lehen postura iritsi da

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Batetik, bigarren geratu dira Don Patricio eta Cruz Cafune 'Contando Lunares'ekin; bestetik, Ed Sheeranen eta Justin Bieberren 'I Don't Care' jarri da hirugarren.

  • Sua taldea

    Sua taldea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Sua taldearen "Zapatu Gaua" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren gorenera iristea. Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi du aurten banda bizkaitarrak, eta hainbat astez gora egin ostean, lehen postura heldu da.

Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares" abestiak, berriz, bigarrenera egin du behera. Bi postu irabazi ondoren, hirugarrenean kokatu da Ed Sheeranek eta Justin Bieberrek egindako "I Don't Care" kolaborazioa.

Lil Nasek eta Billly Ray Cyrusek laugarren postuari eutsi diote, "Old Town Road" proposamenarekin. Ondoren, Amaiaren "El Relámpago" dago bosgarren; eta Avicii eta Aloe Blaccen "SOS" seigarren.

Billie Eilishen "Bad Guy"k lau postu galdu dituenez, zazpigarrenean dago aste honetan. Azkenik, honako hiru abesti hauek itxiko dute 'Top 10' zerrenda: Taylor Swiften eta Brandon Urieren "Me" (zortzigarren), Dupla "Nahi dudana izango naiz" (bederatzigarren) eta Xatiroren "Como Deadpool" (hamargarren).

1.- SUA: Zapatu gaua

2.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares

3.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care

4.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

5.- AMAIA: El Relámpago

6.- AVICII ft. ALOE BLACC: SOS

7.- BILLIE EILISH: Bad Guy

8.- TAYLOR SWIFT ft. BRANDON URIE: Me

9.- DUPLA: Nahi Dudana Izango Naiz

10.- XATIRO: Como Deadpool


Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean