06:50

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Ed Sheeranen eta Justin Bieberren 'I Don't Care', Top Gaztearen lehen postuan

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Batetik, bigarren geratu dira Lil Nas eta Billy Ray Cyrus; bestetik, hirugarren, Sua taldearen 'Zapatu Gua'.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ed Sheeran eta Justin Bieber ipini dira aste honetan Top Gaztea zerrendaren gorenean, "I Don't Care" kolaborazioari esker. Lil Nas eta Billly Ray Cyrus, bere aldetik, bigarrenera iritsi dira, "Old Town Road" proposamenarekin postu bat gora egin ondoren. Podiumeko hirugarren tokian ditugu Sua taldeko bizkaitarrak, "Zapatu Gaua"ren erritmoan.

Ondoren, Amaiaren "El Relámpago" dago laugarren. Avicii eta Aloe Blaccen "SOS" abestia gora doa astez aste, bosgarrenera heldu baita. Seigarren postua Shawn Mendesen "If I Can't Have You" kantak lortu du. Jarraian, zazpigarrenean kokatu da Nøgen taldea, Liv Til Døden diskoko "Keari" melodiari esker.

Azkenik, honako hiru abesti hauek itxiko dute 'Top 10' zerrenda: Billie Eilishen "Bad Guy" (zortzigarren), Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares" (bederatzigarren), eta Duplaren "Nahi dudana izango naiz" (hamargarren).

1.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care

2.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

3.- SUA: Zapatu gaua

4.- AMAIA: El Relámpago

5.- AVICII ft. ALOE BLACC: SOS

6.- SHAWN MENDES: If I Can't Have You

7.- NøGEN: KEARI

8.- BILLIE EILISH: Bad Guy

9.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares

10.- DUPLA: Nahi Dudana Izango Naiz

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean