16:59

Gaztea

Udako programazioa

'Dida Fresh', 'Txiringitu', 'Top Gaztea’, jaialdiak eta musikarik onena Gaztean, udan

EiTB

Uztailaren 1etik irailaren 8ra arte udako irratsaioak eta musikarik onena izango dira EiTBko irratian.

  • Uztailean arituko den 'Dida Fresh' saioko lan-taldea.

    Uztailean arituko den 'Dida Fresh' saioko lan-taldea. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Udako irratsaioak eta musikarik onena eskainiko du Gaztea irratiak uztailaren 1etik irailaren 8ra bitartean. Hasteko, Gazteko entzuleek, udako gaiez hornituta etorriko den 'Dida Fresh' entzunez hasiko dute eguna 08:00etatik 11:00etara . Urtean zehar 'Dida' egiten duten esatari ezagunenak txandan arituko dira saioa gidatzen, eta haiekin batera lagun berriak ere ezagutuko ditugu.

Arratsaldean, hondartzan bertan dagoenak gustura entzuteko moduko eta hondartzan ez dagoenarentzat giro horretan bertan balego bezala sentiarazteko saio aproposa prestatu du Gazteak. 16:00etan zabalduko da 'Txiringitu!', eta 19:00ak bitartean, freskagarriak hartzera ez ezik, edukirik freskoenak eta bizienak entzutera gonbidatuko gaitu zerbitzari koadrila honek. Ainhoa Etxebarriak eta Oizeder Mayok aurkeztu dute udan, txandakatuz, irratsaio berri hau.

'Top Gaztea'k ez du hutsik egingo udan, 12:00etatik 14:00etara. Irrati formularen bidez, udaren soinu banda jarriko du EiTB taldeko irrati gazteenak.

Gazteak, halaber, musika jaialdien berri emango du eta, nola ez, BBK Live bertatik bertara biziko du eta sare sozialetan ere jaialdiaren berri emango du.

Ez da hor gelditzen Gaztearen eskaintza: igande gauetan 22:00etatik 23:00etara bitartean, 'B Aldea Jaialdiak' irratsaioak jaialdietako perlen aukeraketa egingo du. Halaber, Gazteak monografikoak eskainiko ditu, irratian eta podcast gisa eskuragarri egongo direnak: emakume ekoizleak, realityetatik atera diren izar handiak, trap kultoa... denetariko gaiak jorratuko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean