Gaztea

Aste honetako sailkapena

Ed Sheeranen eta Justin Bieberren 'I Don't Care', Top Gaztearen gorenean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Batetik, bigarren geratu dira Lil Nas eta Billy Ray Cyrus; bestetik, hirugarren, Amaiaren 'El Relámpago'.

Beste aste batez, Ed Sheeran eta Justin Bieber daude Top Gaztea zerrendaren gorenean, "I Don't Care" kolaborazioari esker. Lil Nasek eta Billly Ray Cyrusek, bere aldetik, bigarrenari eutsi diote, "Old Town Road" proposamenarekin. Podiumeko hirugarren tokian sartu da Amaia Romeroren "El Relámpago".

Zazpigarrenetik hiru postu gora eginda, Nøgen taldearen Liv Til Døden diskoko "Keari" melodia jarri da laugarren; Suakoen "Zapatu Gaua", berriz, bosgarren. Seigarren postuan errepikatu du Shawn Mendesen "If I Can't Have You" kantak.

Ondoren, Billie Eilishen "Bad Guy"k gora egin du apur bat, zazpigarrenean baitago. Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares" abestia dago zortzigarren, Avicii eta Aloe Blaccen "SOS" bederatzigarren; eta, azkenik, hamar kanta bozkatuenen zerrendan kokatu da Esne Beltzaren "Izar".

1.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care

2.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

3.- AMAIA: El Relámpago

4.- NøGEN: KEARI

5.- SUA: Zapatu gaua

6.- SHAWN MENDES: If I Can't Have You

7.- BILLIE EILISH: Bad Guy

8.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE: Contando Lunares

9.- AVICII ft. ALOE BLACC: SOS

10.- ESNE BELTZA: Izar

Zerrenda osoa, hemen.