Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Bigarrenera gora egin du Amaiaren 'El Relámpago' kantuak: hirugarrenean, berriz, Ed Sheeranen eta Justin Bieberren 'I Don't Care' arrakasta dago.
Lil Nas eta Billy Ray Cyrus
Lil Nas eta Billly Ray Cyrus kokatu dira aste honetan 'Top Gaztea' zerrendako lehen postuan, "Old Town Road" proposamenarekin. Bigarren geratu da, bere aldetik, Amaia Romeroren "El Relámpago" kantua, eta hirugarren, Ed Sheeranen eta Justin Bieberren "I Don't Care" kolaborazioa.
Laugarrenari eutsi dio Nøgen taldearen Liv Til Døden diskoko "Keari" melodiak. Asteko gorakada nabarmenena Pello Reparazek abiatutako Zetak proiektuaren "Errepidean" abestiak izan du, hamaikagarrenetik bosgarrenera egin baitu. Don Patricio eta Cruz Cafuneren "Contando Lunares" dago seigarren, Billie Eilishen "Bad Guy" zazpigarren eta Suakoen "Zapatu Gaua" zortzigarren.
'Top 10'aren azken bi postuetan sailkatu dira Esne Beltzaren "Izar" eta Lewis Capaldiren "Someone You Loved".
1.- LIL NAS ft BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)
2.- AMAIA: El Relámpago
3.- ED SHEERAN ft JUSTIN BIEBER: I Don't Care
4.- NøGEN: Keari¿
5.- ZETAK: Errepidean
6.- DON PATRICIO & CRUZ CAFUNE:Contando Lunares
7.- BILLIE EILISH: Bad Guy
8.- SUA: Zapatu gaua
9.- ESNE BELTZA: Izar
10.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved¿
Zerrenda osoa, hemen.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.