10:55

Gaztea

Aste honetako sailkapena

'Señorita' abestiak jarraitzen du Top Gaztea zerrendaren lehen postuan

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarrenean geratu da Zetaken 'Errepidean', eta hirugarren, berriz, Mahmooden eta Maikel de la Calleren 'Soldi'.

  • Camilla Cabello: Señorita

    Camilla Cabello: Señorita

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Shawn Mendesen eta Camilla Cabelloren "Señorita" abestiak 'Top Gaztea' zerrendaren lehen postuari eutsi dio  Bigarren tokian, Pello Reparazen Zetak proiektuaren "Errepidean" kantua sailkatu da. Hirugarrenean, berriz, Mahmooden eta Maikel Delacalleren "Soldi" geratu da.

Jarraian, Huntzakoak laugarrenean ditugu beste aste batez, "Buruz Behera" melodiaren erritmoan. Bosgarrenera salto egin du, bere aldetik, Rosaliaren "Millonaria" arrakastak. Lewis Capaldiren "Someone You Loved" kantuak indarra galdu du aste honetan, hirugarrenetik seigarrenera jaitsi baita. Lizzok ("Truth Hurts") bi toki egin ditu behera, eta zazpigarren dago.  dago.. Bestalde, zerrendan indarra galtzen ari da  proposamena, eta laugarrenetik zazpigarrenera egin du.

Azkenik, 'Top 10'aren azken hiru postuetan sailkatu dira Esne Beltzaren "Izar" (zortzigarren), Lil Nasen eta Billly Ray Cyrusen "Old Town Road" (bederatzigarren), eta Ed Sheeranen eta Sam Smithen "I Don't Care" (hamargarren).

1.- SHAWN MENDES ft. CAMILLA CABELLO: Señorita

2.- ZETAK: Errepidean

3.- MAHMOOD ft. MAIKEL DELACALLE: Soldi

4.- HUNTZA: Buruz Behera

5.- ROSALIA: Millonaria

6.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved

7.- LIZZO: Truth Hurts

8.- ESNE BELTZA: Izar

9.- LIL NAS ft. BILLY RAY CYRUS: Old Town Road (Remix)

10.- SAM SMITH: How Do You Sleep

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean