07:49

Gaztea

Aste honetako sailkapena

'Someone You Loved' abestiak Top Gaztea zerrendaren lehen postuari eutsi dio

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarrenean sailkatu da, beste aste batez, Gatiburen 'Ez Naz Makurtuko', eta nabarmen gora egin ostean, hirugarren geratu da Amaiaren 'Quedará en nuestra mente'

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lewis Capaldiren "Someone You Loved" proposamenak Top Gaztea zerrendaren lehen tokiari eutsi dio aste honetan, entzuleen botoei esker. Gatiburen "Ez Naz Makurtuko" geratu da bigarren, eta Amaiaren "Quedará en nuestra mente" hirugarren sailkatu da, nabarmen gora egin eta gero. 

Astez aste postuak irabazten ari da Xatiroren "Beldurrik Gabe"; azken aste honetan, esaterako, zazpigarrenetik laugarrenera egin du gora. Hamargarrenetik bost toki gora eginda, indartsu sartu da 'Top 10'ean Elyellaren eta Rural Zombiesen "Narcotic".

Seigarren dago Shawn Mendesen eta Camilla Cabelloren "Señorita"; zazpigarren Zetaken "Errepidean" eta zortzigarren Tones and I australiarraren "Dance Monkey".

Hamar abesti bozkatuenen azken bi melodiak honako hauek dira: Sam Smithen "How Do You Sleep?" eta Alie Gatieren "It's You".

1.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved

2.- GATIBU: Ez Naz Makurtuko

3.- AMAIA: Quedará en nuestra mente

4.- XATIRO: Beldurrik Gabe

5.- ELYELLA / RURAL ZOMBIES: Narcotic

6.- SHAWN MENDES ft. CAMILLA CABELLO: Señorita

7.- ZETAK: Errepidean

8.- TONES AND I: Dance Monkey

9.- SAM SMITH: How Do You Sleep?

10.- ALIE GATIE: It's You

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean