12:56

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Gatiburen 'Ez Naz Makurtuko' Top Gaztea zerrendaren gailurrera heldu da

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarrenean sailkatu da Amaiaren 'Quedará en nuestra mente', eta hirugarren, Lewis Capaldiren 'Someone You Loved'.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astez aste gora egin ostean, Gatiburen "Ez Naz Makurtuko" proposamenak lortu du Top Gaztea zerrendaren lehen postua. Amaiaren "Quedará en Nuestra Mente" dago bigarren, entzuleen botoei esker. Lewis Capaldiren "Someone You Loved" proposamenak, berriz, behera egin du bi postu. 

Xatiroren "Beldurrik Gabe" eta Elyellaren eta Rural Zombiesen "Narcotic" lanek laugarren eta bosgarren postuei eutsi diete, hurrenez hurren.

Ondoren, seigarren dago Tones and I "Dance Monkey"rekin, zazpigarren Zetaken "Errepidean" eta zortzigarren Shawn Mendesen eta Camilla Cabelloren "Señorita".

Rosaliaren eta Ozunaren "Yo x Ti, Tu x Mi" abestiak asteko gorakada nabarmenena izan du, hemezortzigarrenetik zortzigarrenera egin baitu. Azkenik, Alie Gatiek ixten du Top 10 zerrenda, "It's You"ren erritmoan.

1.- GATIBU: Ez Naz Makurtuko

2.- AMAIA: Quedará en nuestra mente

3.- LEWIS CAPALDI: Someone You Loved

4.- XATIRO: Beldurrik Gabe

5.- ELYELLA/RURAL ZOMBIES: Narcotic

6.- TONES AND I: Dance Monkey

7.- ZETAK: Errepidean

8.- SHAWN MENDES ft. CAMILLA CABELLO: Señorita

9.- ROSALIA/OZUNA: Yo x Ti, Tu x Mi

10.- ALIE GATIE: It's You

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean