Gaztea

Aste honetako sailkapena

'Pater Noster' kantuak lortu du Top Gaztea zerrendaren lehen postua

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Suaren 'Ordu Beltzak' geratu da bigarren, eta Skakeitanen 'Ezpainetan Odola', hirugarren.

Zetak taldearena da aste honetan Top Gaztea zerrendako lehen postua, 'Pater Noster' proposamenarekin. Sua bizkaitarren 'Ordu Beltzak' kantua dago bigarren, eta Skakeitan taldearen 'Ezpainetan Odola', berriz, hirugarren. Maroon 5en 'Memories' arrakasta geratu da hurrengo postuan, laugarrenean.

Izarok Xoel Lopezekin aurkeztutako kolaborazioak, 'Invierno a la Vista' lanak, bosgarrenari eutsi dio, beste aste batez, eta Zea Maysen 'Kea' piezak ere joan den asteko postu berari eutsi dio, seigarrenari, hain zuzen ere.

Jarraian, Niall Horanen 'Nice To Meet Ya' dago zazpigarren, eta Coldplayren 'Orphans', zortzigarren. ETSren 'Aukera Berriak' lanak gorakada nabarmena izan du, hamabosgarrenetik bederatzigarrenera egin baitu. Azkenik, TOP 10 zerrendaren azken postua Dua Lipak lortu du, 'Don't Star Now' abestiari esker.

1.- ZETAK: Pater Noster

2.- SUA: Ordu Beltzak

3.- SKAKEITAN: Ezpainetan Odola

4.- MAROON 5: Memories

5.- IZARO / XOEL LOPEZ: Invierno a la Vista

6.- ZEA MAYS: Kea

7.- NIALL HORAN: Nice to Meet Ya

8.- COLDPLAY: Orphans

9.- ETS: Aukera Berriak

10.- DUA LIPA: Don't Start Now

Zerrenda osoa, hemen.