Gaztea

Emaitza

Berri Txarraken 'Lemak, aingurak', Gazteako entzuleen hamarkadako abestia

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Hirukotearen kantu mitikoa da Instagram bidez egindako bozketan boto gehien lortu dituena. Vendettaren 'Begitara Begira' abestiari irabazi dio.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Gazteako entzuleek Berri Txarrak taldearen 'Lemak, aingurak' abestia aukeratu dute 2010-2020 hamarkadako abesti kuttunena. Instagram bidez egindako bozketan nagusi izan da, Vendettaren 'Begitara Begira' arrakastaren aurrean. Hainbat astez aritu gara ekimenarekin lanean, eta azkenean, nafarrak izan dira garaile.

Guztira, 1.500 boto baino gehiago izan ziren finalean. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!