Gaztea

2020

Xabi Bandiniren akustikoarekin estreinatuko du urtea 'GU' saioak

Gaztea

Horrez gain, nobedade ugari prestatu dituzte urteari indarberrituta ekiteko.

  • Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria eta Alain Perez

    Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria eta Alain Perez

Xabi Bandini izango dute gonbidatu gaurko 'GU' saioan, eta kantu bat joko du akustikoan.2020. urtearekin batera, 'GU' saioak nobedade ugari dakartza Gazteako arratsaldeetara. Batetik, kolaboratzaile berria estreinatuko dute aurrerantzean: Ainhoa GoGreen. Haren bizipen pertsonalak eta sentimentalak kontatuko ditu astero abadiñarrak.

Bestetik, lehiaketa eta sari berriak ere prest dituzte: esaterako, egurrez egindako 'GU' saioko kartera pertsonalizatuak banatzen hasiko dira.

Podcasta 

Horrez gain, aurten, podcast propioa izango dute Ibonek, Ainhoak eta Alainek: 'Gu-atekea'. Astero eta sudur-puntan jartzen zaien iraupenarekin, hirurak mikro parean jarrita, gai bat jarriko dute abiapuntutzat, hortik aurrera bururatzen zaizkien anekdotak eta bitxikeriak entzuleekin partekatzeko. 'Gu-atekea' Gaztearen webgunean eta Spotifyn baino ez da entzungo.