06:02

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Dua Liparen 'Don't Start Now' Top Gaztea zerrendaren lehen postura iritsi da

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren geratu da Willis Drummond taldearen 'Lehentasuna', eta atzetik, hirugarren, Black Eyed Peas eta J Balvinen 'Ritmo'.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Dua Lipak lortu du Top Gaztea zerrendaren lehen tokira iristea aste honetan, "Don't Start Now" proposamenari esker. Bigarren dago Willis Drummond hirukotea, "Lehentasuna" melodiaren erritmoan. Podiuma osatzen, bere aldetik, Black Eyed Peasen eta J Balvinen "Ritmo" aurkituko dugu.

Atzetik, lehen tokitik behera eginda, Zea Mays taldearen "Kea" kantua dago. Apurka-apurka gora egiten ari dira Xabi Solano eta Maren, "Euri Artean" abestia bosgarren dagoelako. Seigarren kokatu da The Weeknd, "Blinding Lights" abestiak lortutako botoei esker. Izaro eta "Paris" ere gora egiten ari dira astez aste. Orain, zazpigarrenean daude.

Honako lau pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" (8), Coldplayren "Orphans" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- DUA LIPA: Don't Start Now

2.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna

3.- BLACK EYED PEAS / J BALVIN: Ritmo

4.- ZEA MAYS: Kea

5.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

6.- THE WEEKND: Blinding Lights

7.- IZARO: Paris

8.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

9.- COLDPLAY: Orphans

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean