Gaztea

Aste honetako sailkapena

Xabi Solanoren eta Marenen "Euri Artean" dago Top Gaztearen lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Willis Drummonden "Lehentasuna" geratu da bigarren, eta Dua Liparen "Don't Start Now" hirugarren.

  • Willis Drummond

    Willis Drummond

Astez aste gora egin ostean, Xabi Solanok eta Marenek Top Gaztea zerrendaren lehen tokira iristea lortu dute, entzuleen botoei esker. Hala, "Euri Artean" abestia kokatu da gorenean. Willis Drummond hirukotearen "Lehentasuna" arrakasta bigarren geratu da postu bat galduta; Dua Liparen "Don't Start Now" kanta, berriz, hirugarren sailkatu da.

Lehen hamar pieza bozkatuenen errepasoarekin jarraituz, Izaroren "Paris" dago laugarren, The Weeknden "Blinding Lights" bosgarren eta Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" seigarren.

Podiumetik erorita, lau postu galdu ditu Black Eyed Peasen eta J Balvinen "Ritmo" proposamenak (zazpigarren). Zea Maysekoek zortzigarrenari eutsi diote, "Kea"ren erritmoan. Azkenik, honako bi pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Harry Stylesen "Adore You" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

2.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna

3.- DUA LIPA: Don't Start Now

4.- IZARO: Paris

5.- THE WEEKND: Blinding Lights

6.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

7.- BLACK EYED PEAS / J BALVIN: Ritmo

8.- ZEA MAYS: Kea

9.- HARRY STYLES: Adore You

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.