Gaztea

Aste honetako sailkapena

Xabi Solanoren eta Marenen "Euri Artean", Top Gaztearen gailurrean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Izaroren "Paris" iritsi da bigarrenera, eta hirugarren kokatu da The Weeknden "Blinding Lights".

  • Willis Drummond

    Willis Drummond

Xabi Solanok eta Marenek Top Gaztea zerrendaren lehen tokiari eustea lortu dute, entzuleen botoei esker. Hala, "Euri Artean" abestiak jarraitzen du gorenean. Izaroren "Paris" dago bigarren, eta The Weeknden "Blinding Lights" hirugarren, podiuma osatzen.

Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" proposamenak bi postu gora egin ditu, laugarrenean kokatuta; hiru behera jaitsi da, berriz, Willis Drummonden "Lehentasuna"(5).

Jarraian, Dua Liparen "Don't Start Now" geratu da seigarren eta Harry Stylesen "Adore You" zazpigarren.

Asteko gorakada nabarmenena "Tusa" arrakastarentzat izan da, hamazazpigarrenetik bederatzi toki irabazi ostean.

Azkenik, honako bi pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Zea Maysen "Kea" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

2.- IZARO: Paris

3.- THE WEEKND: Blinding Lights

4.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

5.- WILLIS DRUMMOND: Lehentasuna

6.- DUA LIPA: Don't Start Now

7.- HARRY STYLES: Adore You

8.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa

9.- ZEA MAYS: Kea

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.