09:44

Gaztea

Martxoak 21

Badator BreakOnStage, Nazioarteko kultura urbanoen jaialdia

Gaztea

Bilbao Arenan izango da, 17:30etik aurrera. Hiru agertoki egongo dira, dantza, musika, kirol eta kultura adierazpen ikuskizunak eskaintzeko.

  • BreakOnStage

    BreakOnStage

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

BreakOnStage jaialdia martxoaren 21ean izango da, Bilbao Arenan. 17:30etik aurrera, dantza, musika, kirola eta kultura arloko ikuskizunak eskainiko dituzte, hiru agertokitan banatuta.

Aurtengo parte hartzaile nabarmenenak hauek dira:

Aretoko breakdance lehiaketa

Egungo munduko txapeldunak lehiatuko dira: Last Squad frantziarrak. Halaber, Legacy (Bartzelona) taldea ere izango da Bilbao Arenan, breakdance Iberica 2019ko irabazlea, eta baita Feel The Sound bilbotarra ere.

Scooter Freestyle Battle

Mundu mailako gorenean dauden lau rider hauek arituko dira: Jamie Addisson (EB txapelduna), Alex Gonga (Junior mailako munduko txapelduna), Ruben Doniga eta Marti Samper.

Bost Urban Dance

Ehun urban dance talde hiru sailkapen jaialditan aritu dira final handian egoteko txartelaren bila. Sei talde onenak izango ditugu bertan bi kategoriatan: Nagusien kategorian, Breathless (Iruñea), Bamboo (Donostia) eta Elements (Barakaldo); Gazteen kategorian, Slippery (Bilbo), Legacy Breath (Iruñea) eta Extra (Gernika).

BMX jauziak

BMX bizikletekin arituko dira Diego Solans (Espainiako txapelduna), Arkaitz Armendariz, Martxel Arribillaga eta Aleix Planella.

Horrez gain, bestelako ikuskizunak ere egongo dira: "Indala dance theater" (zirkua eta dantza urbanoa uztartzen dituena) edota "Nury & Izaskun" Lock&Pop dantzariak. Iker Villak aurkeztuko ditu ikuskizunak.

BreakOnStage jaialdiak ateak 17:00etan zabalduko ditu eta ikuskizuna 17:30etatik 19:30etara izango da.

Sarrerak Kutxabank kutxazainetan eta jaialdiaren web orrian salgai daude.

 
 

Informazio guztia www.breakonstage.com webgunean dago.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean