10:25

Gaztea

Aste honetako sailkapena

"Tusa" abestiak lortu du aste honetan Top Gaztea zerrendaren lehen tokia

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

The Weeknden "Blinding Lights" dago bigarren, eta podiuma osatuko du Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiak, hirugarrenean. Biek eutsi diete lehengo asteko postuei.

  • Karol G, Nicky Minaj

    Karol G, Nicky Minaj

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astez aste postuak irabazten aritu ostean, Karol G eta Nicki Minajen "Tusa" arrakastak Top Gaztea zerrendaren lehen postuan kokatzea lortu du. Bigarren eta hirugarren, joan den asteko kanta berberak daude, hurrenez hurren: The Weeknden "Blinding Lights" eta Zetaken "Nirekin Topatu Naiz".

Izaroren "Paris" abestiak hiru toki galdu ditu, eta laugarren dago. Atzetik, bosgarren, Doja Caten "Say No" proposamena daukagu. Indarra apur bat galduta, Xabi Solanok eta Marenek elkarlanean abestutako "Euri Artean" dago seigarren. Ondoren, zazpigarrenera iritsi da Saint Jhnen "Roses".

Azkenik, honako hiru pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Dua Liparen "Don't Start Now" (8), Gatiburen "Bixotzetik" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa

2.- THE WEEKND: Blinding Lights

3.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

4.- IZARO: Paris

5.- DOJA CAT: Say So

6.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

7.- SAINT JHN: Roses

8.- DUA LIPA: Don't Start Now

9.- GATIBU: Bixotzetik

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean