Gaztea

Aste honetako sailkapena

"Tusa" kantuak eutsi dio, bigarren astez, Top Gaztearen lehen postuari

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

The Weeknden "Blinding Lights" dago bigarren, eta podiuma osatuko du Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" abestiak, hirugarrenean. Horiek ere joan den asteko postu berean daude.

  • Karol G, Nicky Minaj

    Karol G, Nicky Minaj

Aste honetan ez da aldaketarik izan Top Gaztea zerrendaren lehen hiru postuetan. Karol G eta Nicki Minajen "Tusa" arrakasta dago lehen tokian. Bigarren eta hirugarren, joan den asteko kanta berberak daude, hurrenez hurren: The Weeknden "Blinding Lights" eta Zetaken "Nirekin Topatu Naiz".

Doja Caten "Say No" proposamena daukagu laugarren, apurka-apurka gora egiten ari baita entzuleen botoei esker. Indarra hartzen ari da, halaber, Gatiburen "Bixotzetik", bederatzigarrenetik lau postu gora egin baitu, bosgarrenean kokatu arte. Jarraian, Xabi Solanok eta Marenek elkarlanean abestutako "Euri Artean" dago seigarren, eta zazpigarren, X Ambassadorsen "Boom". 

Azkenik, honako hiru pieza hauek itxiko dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Dua Liparen "Don't Start Now" (8), Izaroren "Paris" (9) eta ETSren "Aukera Berriak" (10).

1.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa

2.- THE WEEKND: Blinding Lights

3.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz

4.- GATIBU: Bixotzetik

5.- DOJA CAT: Say So

6.- XABI SOLANO / MAREN: Euri Artean

7.- X AMBASSADORS: Boom

8.- DUA LIPA: Don't Start Now

9.- IZARO: Paris

10.- ETS: Aukera Berriak

Zerrenda osoa, hemen.