Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Podiumeko bigarren lekuan geratu da Gatiburen "Bixotxetik" eta hirugarrenari eutsi dio J Balvinen "Rojo" abestiak, entzuleen botoei esker.
Bideoak (1)
Izaro Andresen "Libre" arrakastak Top Gaztea zerrendaren lehen tokira iristea lortu du aste honetan. Atzetik, bigarren, Gatiburen "Bixotzetik" geratu da. J Balvinen "Rojo" proposamenak, bere aldetik, hirugarrenari eutsi dio, entzuleen botoei esker.
Skakeitanen "Bi Minutu" kantua dago laugarren. Jarraian, Belako taldearen "Tie Me Up" abestia bosgarren kokatu da, asteko gorakada nabarmenena izan ostean; izan ere, joan den astean hamargarrenean zegoen, eta bost postu egin ditu gora azken zazpi egunetan. Zetaken "Nirekin Topatu Naiz" melodiak seigarren jarraitzen du; The Weeknden "Blinding Lights", berriz, zazpigarren dago.
Azkenik, honako hiru pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: X Ambassadorsen "Boom" (8), Karol G eta Nicki Minajen "Tusa" (9) eta La Topadoraren "7 Vidas" (10).
1.- IZARO: Libre
2.- GATIBU: Bixotzetik
3.- J BALVIN: Rojo
4.- SKAKEITAN: Bi Minutu
5.- BELAKO: Tie Me Up
6.- ZETAK: Nirekin Topatu Naiz
7.- THE WEEKND: Blinding Lights
8.- X AMBASSADORS: Boom
9.- KAROL G & NICKI MINAJ: Tusa
10.- LA TOPADORA: 7 Vidas
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.