11:56

Gaztea

Aste honetako sailkapena

ETS eta Green Valley, Top Gaztea zerrendaren lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Haien "Logela Honetan" abestia gailurrera iritsi da, bigarren geratu da Bulegokoen "Hegan" eta hirugarren, Benne eta Gus D'appertonen "Supalonely".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetan, ETS eta Green Valleyren "Logela Honetan" abestiak hiru postu egin ditu gora, eta lehen tokian kokatu da Top Gaztea zerrendan. Bulego taldearen "Hegan", beraz, bigarren geratu da. Atzetik, podiuma osatuz, hirugarrenari eutsi dio "Supalonely" kantuak.

Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" gora egiten ari da, astez aste, entzuleen botoei esker; aste honetan, laugarren dago. Aldi berean, indarra hartzen ari da "Death Bed" (Powfu eta Beabadoobee), zortzigarrenetik bosgarrenera jauzi eginda. Seigarrenean, Belakoren "Tie Me Up" kokatu da; J Balvinen "Rojo" zazpigarrenean, eta Xabi Solano eta Nøgenen "Iluntzean", zortzigarren.

Azkenik, honako bi hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby" (9) eta Twenty One Pilotsen "Level of Concern" (10).

1.- ETS ft GREEN VALLEY: Logela Honetan

2.- BULEGO: Hegan

3.- BENNE ft GUS D'Apperton: Supalonely

4.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den

5.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed

6.- BELAKO: Tie Me Up

7.- J BALVIN: Rojo

8.- XABI SOLANO ft. Nøgen: Iluntzean

9.- SURF MESA ft. EMILEE: I love You Baby

10.- TWENTY ONE PILOTS: Level of Concern

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean