Gaztea

Aste honetako sailkapena

ETS eta Green Valley, Top Gaztea zerrendaren lehen tokian

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

"Logela Honetan" abestiak gailurrean dirau, Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" dago bigarren, eta Benne eta Gus D'appertonen "Supalonely", berriz, hirugarren.

Aste honetan, ETSren eta Green Valleyren "Logela Honetan" abestiak Top Gaztea zerrendako lehenengo postuan jarraitzen du. Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" kantuak bi postu egin ditu gora; beraz, bigarren geratu da. Atzetik, podiuma osatuz, hirugarrenari eutsi dio "Supalonely" abestiak.

"Death Bed" (Powfu eta Beabadoobee) bosgarren izatetik laugarren izatera pasatu da, entzuleen botoei esker. Bulegoren "Hegan" abestiak, ordea, behera egin du, bigarrenetik bosgarrenera erorita. Seigarrenean, Xabi Solano eta Nøgenen "Iluntzean" jarri da; Belakoren "Tie Me Up" dago zazpigarrenean, eta J Balvinen "Rojo", berriz, zortzigarrenean.

Azkenik, honako bi hauek daude hamar abesti bozkatuenen zerrenda ixten: Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby" (9) eta Kai Nakairen "Kolpe" (10).

1.- ETS ft GREEN VALLEY: Logela Honetan

2.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den

3.- BENNE ft GUS D'Apperton: Supalonely

4.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed 

5.- BULEGO: Hegan

6.- XABI SOLANO ft. Nøgen: Iluntzean

7.- BELAKO: Tie Me Up

8.- J BALVIN: Rojo

9.- SURF MESA ft. EMILEE: I love You Baby

10.- KAI NAKAI: Kolpe

Zerrenda osoa, hemen.