Gaztea

Aste honetako sailkapena

Lady Gaga eta Ariana Grande, Top Gaztea zerrendaren gailurrean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

"Rain On Me" arrakastak eraman ditu gorenera. Bigarren tokian, Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" dago, eta hirugarren, Harry Stylesen "Watermelon Sugar".

Lady Gaga eta Ariana Grande Top Gaztearen gailurrera iritsi dira aste honetan, "Rain On Me"ren erritmoan. Beraz, Zetaken "Zeinen Ederra Izango Den" kantuak lehen postua galdu du eta bigarren geratu da. Asteko gorakada nabarmenena izan du, bere aldetik, Harry Stylesen "Watermelon Sugar" proposamenak, bederatzigarrenetik hirugarrenera gora eginda. Ondoren, Xabi Solano eta Nøgenen "Iluntzean" dago laugarren; ETSren eta Green Valleyren "Logela Honetan" bosgarren eta Kai Nakairen "Kolpe" seigarren.

Zazpigarren dago "Death Bed" (Powfu eta Beabadoobee) eta Surf Mesa eta Emileeren "I Love You Baby" zortzigarren. Azkenik, honako bi pieza hauek itxi dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: The Weeknden "In Your Eyes" (9) eta Rosalia eta Travis Scotten "TKN" (10).

1.- LADY GAGA ft. ARIANA GRANDE: Rain On Me 

2.- ZETAK: Zeinen Ederra Izango Den 

3.- HARRY STYLES: Watermelon Sugar

4.- XABI SOLANO ft. Nøgen: Iluntzean 

5.- ETS ft. GREEN VALLEY: Logela Honetan

6.- KAI NAKAI: Kolpe

7.- POWFU, BEABADOOBEE: Death Bed

8.- SURF MESA ft. EMILEE: I love You Baby

9.- THE WEEKND: In Your Eyes

10.- ROSALIA ft. TRAVIS SCOTT: TKN

Zerrenda osoa, hemen.