09:41

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Ava Max, Top Gaztea zerrendako erregina, aste honetan

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

"Kings & Queens" abestiak Gazteako kantu bozkatuenen gorenera eraman du artista estatubatuarra. Bigarren geratu da "Apatia", eta hirugarren, "Dynamite".

  • Ava Max

    Ava Max

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ava Maxen "Kings & Queens" abestiak lortu du aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren lehen postua, entzuleen botoei esker. Hortaz, bigarrenera egin du behera "Apatia" proposamenak, lehen tokia galduta. Atzetik, podiuma osatzen, BTSren "Dynamite" geratu da hirugarren.

Ondoren, Ezpalaken "Itzala" piezak laugarrenari eutsi dio. Bestetik, asteko gorakada nabarmenenetakoa "Jerusalema"rena izan da, bederatzigarrenetik laugarrenera egin baitu. Astez aste indarra hartzen jarraitzen du Sara Zozayak, "Lili"ren erritmoan, seigarren lekuan. Bi posizio galdu ditu, ordea, Joel Corryren eta Mneken "Head & Heart" abestiak, bosgarrenetik zazpigarrenera. 

Azkenik, honako hiru abesti hauek osatu dute TOP 10 zerrenda: Txiltxokoren "Zugaz" (zortzigarren), Miley Cyrusen "Midnight Sky" (bederatzigarren) eta Suaren "Hormak apurtzea" (hamargarren).

1.- AVA MAX: Kings & Queens

2.- SKAKEITAN ft. SUA & XSAKARA: Apatia

3.- BTS: Dynamite

4.- EZPALAK: Itzala

5.- MASTER KG / BURNA BOY/ ZIKODE NOMCEBO: Jerusalema

6.- SARA ZOZAYA: Lili

7.- JOEL CORRY / MNEK: Head & Heart

8.- TXILTXOKO: Zugaz

9.- MILEY CYRUS: Midnight Sky

10.- SUA: Hormak apurtzea

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean