06:56

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Sara Zozayaren "Lili"k hartu dio aurrea "Jerusalema"ri Top Gaztea zerrendan

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Donostiarraren proposamena dago lehen tokian, BTSren "Dynamite" bigarren, eta "Jerusalema" arrakasta podiuma osatzen.

  • Sara Zozaya

    Sara Zozaya

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Sara Zozayaren "Lili"k aurrea hartu dio aste honetan "Jerusalema" arrakastari. Horrenbestez, honelaxe geratu da TOP GAZTEA zerrendaren podiuma: Sara Zozayaren "Lili" dago lehen tokian, BTSren "Dynamite" bigarren, eta "Jerusalema" hirugarren.

Asteko gorakada nabarmenenetakoa izan du, bere aldetik, Zea Maysen "Atera" kantuak, hamargarrenetik laugarrenera egin baitu gora. Ondoren, bosgarrenari eutsi dio 24K GOLDN eta Ian Diorren "Mood" piezak. Seigarrenean, Izaroren "Hainbeste" dago, entzuleen botoei esker sei postu irabazita; zazpigarren, berriz, Txiltxoko bikotearen "Zugaz".

'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: Jason Deruloren "Take You Dancing", Ezpalaken "Itzala" eta Malumaren "Hawai".

1.- SARA ZOZAYA: Lili

2.- BTS: Dynamite

3.- MASTER KG / BURNA BOY/ ZIKODE NOMCEBO: Jerusalema

4.- ZEA MAYS: Atera

5.- 24K GOLDN ft IAN DIOR: Mood

6.- IZARO: Hainbeste

7.- TXILTXOKO: Zugaz

8.- JASON DERULO: Take You Dancing

9.- EZPALAK: Itzala

10.- MALUMA: Hawai

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean