10:11

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Dua Lipa eta Dababy, "Top Gaztea" zerrendaren gorenean

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Zea Maysen "Atera" geratu da bigarren, eta Nøgenen disko berriko "Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo" abestia, hirugarren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Levitating" kantuaren erritmoan dantzan jarri gaitu aste honetan TOP GAZTEA zerrendak, lehen postura jauzi egin baitu, hirugarrenetik. Atzetik, Zea Maysen "Atera" piezak eutsi dio bigarrenari. Ondoren, podiuma osatzen, hirugarrenean dago Nøgenen disko berriko "Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo" pieza.

Indartsu egin du gora C Tanganak El Niño de Elche eta La Hungararekin sinatutako "Tú me dejaste de querer" proposamenak, entzuleen botoei esker. Bulegokoen "Kantu Bat" dago bosgarren, Alizz eta Amaiaren "El Encuentro" seigarren, eta, hiru leku galduta, zazpigarren geratu da Izaroren "Hainbeste".

'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: BTSren "Dynamite" (8), Xsakararen "Bide Okerretik" (9) eta Marenen "La Estación Espacial de Teruel" (10).

1.- DUA LIPA ft. DABABY: Levitating

2.- ZEA MAYS: Atera 

3.- Nøgen: Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo 

4.- C TANGANA ft. EL NIÑO DE ELCHE & LA HUNGARA: Tú me dejaste de querer

5.- BULEGO: Kantu bat

6.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro

7.- IZARO: Hainbeste

8.- BTS: Dynamite

9.- XSAKARA: Bide Okerretik

10.- MAREN: La Estación Espacial de Teruel

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean