06:44

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Marenen "La estación espacial de Teruel" TOP GAZTEAren lehen postura iritsi da

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren lekuan, Zetakek Oques Grassesekin egindako "Hitzeman" dago, eta hirugarren, Alizz eta Amaiaren "El Encuentro".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aste honetan, Maren musikari bizkaitarrak lortu du TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan kokatzea, entzuleen botoei esker. Atzetik, bigarrenean, Zetakek Oques Grassesekin egindako "Hitzeman" dago, eta hirugarren, azken asteotako joera onari jarraituz, Alizz eta Amaiaren "El Encuentro" proposamena entzungo dugu.

Billie Eilishen "Therefore I Am" laugarren lekura jaitsi da. Gatiburen "Egurre Emon" piezak, bere aldetik, hiru postu irabazi ditu, zortzigarrenetik bosgarrenera jauzi eginez. C Tanganak El Niño de Elche eta La Hungararekin sinatutako "Tú me dejaste de querer" doinuak seigarrenari eutsi dio, eta Bulegoren "Kantu Bat" abestiak, zazpigarrenari.

'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: Nøgenen "Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo" (8), Chica Sobresaltoren "Fusión del Núcleo" (9) eta ETSren "Egingo Dugu Eztanda" (10).

1.- MAREN: La Estación Espacial de Teruel

2.- ZETAK ft. OQUES GRASSES: Hitzeman

3.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro

4.- BILLIE EILISH: Therefore I Am  

5.- GATIBU: Egurre Emon 

6.- C TANGANA ft. EL NIÑO DE ELCHE & LA HUNGARA: Tú me dejaste de querer

7.- BULEGO: Kantu bat

8.- Nøgen: Zeri Begira Hartu Nahi Duzu Lo

9.- CHICA SOBRESALTO: "Fusión del Núcleo"

10.- ETS: Egingo Dugu Eztanda

Zerrenda osoa, hemen.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean