16:34

Gaztea

'Lokaleroak', lehiaketa

Galdakaoko lokalak lortu ditu aste honetan boto gehien

L.Z.

Erredakzioa

1500 boto baino gehiago jaso ditu lokal honek. Aste honetako kamiseten irabazleak Leire Barroso eta Miren Isasi izan dira. Dagoeneko martxan da datorren asteko lehiaketa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lokaleroak saioko lehiaketa sekulako arrakasta izaten ari da. Koadrila bakoitza buru-belarri dabil bere lokalik gustukoenen alde botoak ematen eta oraingoan Galdakaoko lokala izan da arrakasta gehien izan duena.

Oraindik lokal irabazleak zer lortuko duen iragarri ez badugu ere, dakizuen bezala sari potoloak daude jokoan.

Gainera, lehiaketan parte hartzen duzuen guztion artean Buatxabal etxe lesakarraren bi kamiseta zozkatzen ditugu astero. Oraingoan Leire Barroso eta Miren Isasi izan dira irabazleak.

Botoak

Esan bezala, Galdakaoko lokalaren alde bozkatu dute irakurle gehienek. 1500 bototik gora eskuratu ditu lokal honek. Bigarren tokian Eibarko lokala kokatu da, 1200 punturekin, eta azken legua Laudiorentzat izan da, 550 boto lortuta.

Dagoeneko datorren asteko lehiaketa ere martxan dugu. Parte hartu!


Iruzkinak

  • Irratia zuzenean