Lipdub

LipDub lehiaketa

Hondarribia eta Gaztedi nor baino nor gehiago, botazioen azken egunean

Garazi Urdanpilleta

Gernikako taldea dago hirugarren postuan eta Barakaldo eta Gasteizko Biribildu Kluba daude, berriz, azken postuetan gure LipDub lehiaketan. Gaur gauerdian amaituko da botoa emateko epea!

Gaztea irratiaren "dida" saioak antolatutako LipDub lehiaketa azken txanpan da. Bihar goizean ezagutuko dugu 3.000 euroen irabazlearen izena, baita Epaimahaiaren Sariaren 1.000 euroak zein taldek eramango dituenarena ere.

Egin klik LipDub atarian eta aukeratu zure gustuko lipduba!

Hauek dira boto eta ikustaldi guztiak batuta finalistek daukaten puntuazioa:

1- Hondarribia: "Petite soeur". BOTOAK 23491. BISITAK: 2093. PUNTUAZIO OSOA: 23700,3

2- Gasteiz: "Zure ingurua". BOTOAK. 22040. BISITAK: 2536. PUNTUAZIO OSOA: 22293,6

3- Gernika: "Zure ingurua". BOTOAK 14838. BISITAK: 2757. PUNTUAZIO OSOA: 15113,7

4- Barakaldo. "Kaixo". BOTOAK: 8696. BISITAK: 2431. PUNTUAZIO OSOA: 8939,1

5- Gasteiz: "You’re the one that I want". BOTOAK: 5738. BISITAK: 2760. PUNTUAZIO OSOA: 6014

Esan bezala, gauerdira arte bozkatu ahal izango da bost horien artean eta bihar ezagutuko dugu 3.000 euro irabaziko dituen irabazlearen izena. Gogoratu, bestalde, ezusteko sari bat ere badaukagula: 1.000 euroko Epamahaiaren Saria. Lehiaketak izandako harreraren ondorioz erabaki dugu beste sari bat ematea eta, gehiagok ere mereziko badute ere, batek 1.000 euro eskuratuko ditu. Epaimahaiaren Saria eskuratzeko eskubidea izango dute botazioen fasera igaro ziren 20 lipdubek beraz, sailkatu ez bazarete ere, ez etsi, oraindik zerbait irabazteko aukera daukazue-eta!